Garraio bide jasangarria etorkizuneko apustutzat duen talde bat gara. Arlo ezberdinetan dihardugun lagun taldea, mugikortasun eta jasangarritasun gaietan prestakuntza eta esperientzia handia daukaguna.
Eskualde osasungarri eta gizatiar baten alde lan egin nahi dugu, kutsadurarik gabea, kalea bizilagunen gozamenerako berreskuratuko duena. Heldu, nerabe, zein haurrentzako elkarbizitza gune bilakatuz.
Bizikleta eta beste garraiobide jasangarri batzuk bultzatu eta erakargarriagoak bihurtu daitezen ekintza ezberdinak sustatzen denbora dihardugu. Gogoak eta ideiak baldin badituzu, batu zaitez gure elkartera!
Zuzendaritza-taldea honako hauek osatzen dugu:
- Presidentea: Oihan López
- Diruzaina: Aritz López
- Idazkaria: Aitor Macias
- 1. bokala: Xabier Catelin
- 2. bokala: Patxi Galparsoro