Lagundu gaitzazu

Gurpilartea Elkartea boluntarioen konpromisoari esker martxan dabil. Borondate ona eta egiteko gogoa ezinbestekoak dira elkartearen jarduerak garatzeko. Egun boluntariotza-premia handia dugu eta gure ustez mundu guztiak lagundu dezake bere denbora, gogo eta ezagutzarekin.

Aukera ezin hobea da beste pertsona batzuekin ideiak, zaletasunak eta motibazioak partekatu eta ezagutarazteko.

Guri laguntzera etorri nahi? Ez izan zalantzarik eta harremanetarako formularioaren bidez eman zaitez ezagutzera.