Estatutuak

Gurpilartea elkarteak planteatzen dituen helburuak hauek dira:

  • Bizikleta eta garraiobide ez kutsakorren erabilera bultzatzea herri eta gune desberdinetan.
  • Gizartearen sentsibilizazioa eta herri mugimendu ekologiko eta osasuntsu baten alde bultzatu eta sustatzea.
  • Euskal hizkuntza eta kulturaren normalizaziorako bide berriak bultzatzea, bizikletaren eta mugitzeko tresna osasuntsuen erabilerarekin uztartuz.
  • Bizikletaren bitartez berdintasunaren aldeko mugimenduak bultzatu eta indartzea, jarrera sexistak gaindituz.
  • Baztertze arriskuan dauden taldeekin bizikleta eta garraiobide alternatiboen erabilera bultzatzea eta haiekin ekintzak antolatzea.